Monday, October 25, 2010

Nor zen Jonas Jablonskis?


Nor zen Jonas Jablonskis?
Jonas Jablonskis gure proiektu kide lituaniarren ikastetxearen izena da. Baina, nor zen Jonas Jablonskis?



Hizkuntzalari lituaniar oso ospetsua izan zen. Kaunasen hil zen 1930. urtean 70 urte zituela eta lituaniera modernoaren aitatzat hartzen dute askok. Ikastetxearen esparruan, bere etxea kontserbatzen da eta museo bat da gaur egun.

Gogora dezakegu Lituaniera Baltiko Itsasoaren ondoan hitz egiten ziren hizkuntza zaharren aztarna dela. Gaur egun Letoniera eta Lituaniera dira bizirik mantentzen diren bakarrak.



No comments:

Post a Comment