Thursday, April 1, 2010
Olerkiak
Comenius taldeko ikasleek, euskarazko klasean, Patxi Aizpuruaren eskutik poemak idatzi zituzten “berdintasuna eta giza eskubideak” lemapean. Olerki batzuk ederrak ziren benetan. Hemen ditugu aukeratutako lau:
Askatasuna eta berdintasuna
Askatasuna zein berdintasuna
denon eskubideak dira.
Beltzak nahiz zuriak,
potoloak zein argalak,indartsuak nahiz makalak,
denok eskubide berdinak.
Guztiak hain ezberdinak,
baina berdin berdinak
legearen aurrean.
Berdin du erlijioa edo arraza
politikarekiko iritziak,
sorterria edo gizarteko jatorria,
berdin du aberatsak edo txiroak
edota ingelesak edo euskaldunak
eskubideak denontzat berdinak.
Zergatik batzuek eduki behar dute
beste batzuek baino gehiago?
Eskubideekin ez da gertatzen.
Ohiane Urcelay
Nirea bezalako bizitza
Nirea bezalako bizitzan,
nik nahi adin ur daukat;
batzuk, ordea, uraren bila joan behar.
Nirea bezalako bizitzan,
nik nahi adina janari daukat;
Batzuk, ordea, gosez hiltzen dira.
Nirea bezalako bizitzan,
nik ikasteko eskubidea daukat;
batzuk, ordea, esklabutzan bizi dira.
Nirea bezalako bizitzan,
nik jolasteko baimena daukat;
batzuek, ordea, gerlara joan behar dute.
Maria Cisneros
Umeen lan esplotazioa
Goizeko zortziak dira,
lanerako ordua.
Lantegian sartu naiz
beste umeekin batera.
Haien aurpegi goibelek
samintzen dute nire eguna.
Kaiolan giltzapeturik sentitzen naiz,
ez dakit bertatik nola atera.
Nik medikua izan nahi nuen,
ikasi egin nahi nuen,
munduan dauden gaitz guztiak
sendatu egin nahi nituen,
baina lan egitera joan
beste erremediorik ez nuen,
gurasoek familia aurrera ateratzeko
dirua behar baitzuten.
Futbol baloiak josten ari naiz
egunero egiten dut hau,
ume bat daukat ondoan
lan egin bitartean niri begira,
haren begirada sakonak
itsasoan murgildu nau,
itxaropena haustia dauka
galdu zaio begietako distira.
-Lasai-esan diot nik.-
Noizbait dena aldatuko da,
eta beti amestu duzuna ikasteko
aukera berri bat izango duzu.
Inoiz ez da berandu
izateko nahi duzuna,
bizitza bakarra eman digute,
ongi aprobetxatu beharko dugu.
Lantegiko nagusiak hitz
egiten ikusi gaitu,
bi edo hiru kolpe latz
eman dizkigu zigor modura,
baina lagun berri bat eta
bere irribarre txikia dut nik lortu,
hori da niretzat
gauzarik garrantzitsuena.
Edurne Ruiz
Txokolate zuria
Txokolate zuria
nahiz txokolate beltza
biak hain gozoak
baina zapore ezberdina.
Itsasoan zehar
otarrainska eta gambak
nahiz bata handiagoa izan
biak zapore antzekoa.
Zer nahi dugu esan?
Fisikoki ezberdinak
legearen aurrean berdinak.
Berdin du txinatarrak
beltzak nahiz zuriak
guztiok berdinak.
Nerea Sagredo
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment