Tuesday, March 30, 2010

Homofobia

Hau da Comenius taldearen ikasleek homofobiari buruz egindako lanen lagina. Aukeratutako hiru lan hauetan ikerketa eta fikzioa nahasten dira. Egileak Itsaso paskual eta Alazne Sainz, Edurne Ruiz eta Aitor Diaz de Ulzurrun izan dira urrenez urren. Eskerrik asko burututako lanagatik. Eta eskerrik asko ere Miren Iturbe irakasleari.


Homofobia.

Homofobia hitzak homosexualitatearen kontrako gorrotoa erakusten du eta honekin batera, diskriminazioa eta beldurra. Baina homofobia ere jokabide sexual desberdina dituzten pertsonen kontra agertzen da, bisexualen eta transexualak haien artean.

Berdintasun ideia dutenek diotenez bazterketa hori ez da homofobia baizik eta jarrera horren alde agertzearen kontrako ideia, hau da, beste iritis errespetagarri bat. Baina gure ustez beste pertsonen kontra agertzen diren idealak ez dira errespetagarriak.

Guzti hau kontuan izanda, hitz beretik datorren bezala (homofia) beldur bat besterik ez da, eta beldurra sorrarazten duen horri desagertarazteko desioa sortzen du. Kasu honetan, gorrota eta bazterketa agertzen direnean.

Homofobia hainbat psicólogo eta psikiatrek aztertu izan dute. Egindako ikerketa askoren ondoren, eta batzuen iritziz, homosexualen kontrako gorrotoa sorteen da ixilaratutako homosexualitate baten ondorioz, baina badaude beste teoria asko, adibidez kultura patriarkaletan, emakumeak diskriminatuak izan direnak edo pertsonalitate autoritarioak, honen egile izan daitezke.

Zenbait erlijiok homosexualitateak gorrotatzen edo diskriminatzen dituzte, haien ustez jainkoak esandakoaren kontra doalako aipatutako erlijio hoien artean, kristautasuna, islamismoa edo judaismoa. Erlijio hauen arabera, homosexualitatea konpondu beharreko zeozer da non bere praktikak pekatu bezala hartu izan diren historian zehar. Kristautasunaren aldetik, Erdi Arotik daramate homofobiaren atzetik eta zaila den sinistea, horrela jarraitzen dute gaur egun, gizon homosexualek ezin baitute apaizgoa lortu.

Homofobiaren kontua ez da gaur egun sortutako gaia baizik eta antzinatik, IV. Mendean, lehenengo ipurdizko erlazioak agertzen dira, eta lehenengo harrapaketak sodomiagatik VI. Mendean agertu ziren eta XIX. mendera arte ez zen homosexualen hitza agertu. Aipatutako harrapaketak ez ziren oso serio hartzen baino gurutzada gudetan gauzak aldatu zuten. Garai hartan, kristauek islamisten kontrako propaganda egiten zuten, Haiek sodomitak zirela esanez.
1300an, heriotza Zigorra inposatu zuten estreinekoz.

Alemania nazian horrelako pentsamoduak jarraitu zuten: Homosexualak degeneratuak zirela uste zuten baino haiek ziren degeneratuak. Gobernu nazian bazeuden ixilaratutako edo zapaldutako hainbat homosexual. Kontzentrazio eremuetan homosexualak esperimentuak egiteko erabiltzen zituzten gehien bat homosexualitatearen jatorria aurkitzeko.

Gaur egun 70 herrialde homosexualitatea zigortzen dute. Espetxe zirgorrekin: Afrika, Nikaragua, Guayana, Malasia, Papua eta Asiako herrialde batzuk badaude ere heriotzarekin zigortzen dutenek, Arabia Saudi, Iran, Mauritania, Somalia, Judan, Yemen, Afganistan…

Guzti honen adibidea herrialde askotan izaten ditugu. Mendebaldeko Europan homofobiaren kasua ematen da, agresio fisikoekin eta moralekin. Homosexualak diren gazteek bere buruaz beste egiteko arriskua dute. Eliza kristauak agresibitateaz defendatzen du haien lehentasun homofobikoak. Polonia gay harrotasunaren eguna debekatu egin zuten. Errusian hori zela kausa irainduak eta kolpatuak izan ziren hainbat homosexual kexatzea eta haiene skubidea aldarrikatzeagatik. Jamaikan, homosexualitatea gizonen artean espetxe zigorrera eramaten du; publikoan bai pribatuan homosexualitatea praktikatzeagatik.
Iranen, berriz, heriotzarekin zigortuta dago. Lationoamerikan adibidez, Argentina, Txile, Kuba, Ekuador, Panama eta Puertorrikon homosexualaren kontrako zigorrak abolitzea lortu dute eta beste hainbat herrialdetan borrokan diraute haien egoera hobetzeko.

Homofobiaren kontrako eguna abolitu zen egunaren urteurrena da, 1990. abolitu izan zena.
Beraz, gaur egun ere homosexualak haien oinarrizko eskubideak ez dituzte lortu eta borrokan diraute oraindik haienak diren eskubideak eta ematen duen bezala, debekatuak zaizkienak berreskuratzeko.






HOMOFOBIA

Pertsona homosexual bat naiz. Lehen aldiz neure sexu bereko pertsona batengatik erakarpena sentitu nuenean duela bi urte izan zen, gutxi gorabehera. Arraroa egin zitzaidan, zerbait berria niretzat, baina hala ere, erabat seguru nengoen sentitzen nuenaz, inoiz baino seguruago. Egun batzuk ixilean pasa nituen, inori ezer kontatu gabe, baina ezin nuen gehiago horrela jarraitu. Azkenean, neure koadrilakoei kontatzea onena zela erabaki nuen.

Homofobia hitza “homo” (berdina) eta “fobia” (beldurra) hitz grekoetatik dator, eta “homo” hitza berdintasunari dagokiola kontuan hartzen badugu, bere esanahia deduzitu dezakegu. Homofobia hitza entzutean, gauza asko etortzen zaizkit burura: gorrotoa, diskriminazioa, abertsioa… Hain zuzen ere, ni bezala, homosexualak diren pertsonen aurka. Baina, zergatik ordea? Hain txarra al da mutil bati mutilak edo neska bati neskak gustatzea? Hain zaila al da norbaitek sentitzen duena ulertzea? Homofobia ere psikologoek ikertzen duten fenomenoa da, honen zergatia aurkitu nahian. Homofobo gehienak sexistak direla edo pertsonalitate oso autoritarioa dutela eta gauza berrietara irekitzeko prest ez daudela diote ikerketa askok, baita homofobia pertsonaren herrialdearen kultura patriarkalak sortu dezakeela. Izan ere, Erdi Aroan zehar Elizak homosexualak kondenatzen zituen eta gaur egun ere erlijio kristau, judutar eta islamikoan oso gaizki ikusia dago homosexualitatea. Azken honetan, gainera, legislazioak aplikatu dira, homosexualitatea penalizatzeko.

Nire lagunei homosexuala nintzela kontatu nienean, era ezberdinean erreakzionatu zuten. Batzuk onartu egin zuten eta neu ulertzen saiatu ziren. Besteek ordea, egun hartatik aurrera ez didate hitz bat bera ere esan. Ez zitzaien ongi iruditu eta ez ziren ahalegindu neure egoera imajinatzen ezta ulertzen. Horra hor gaur egun ere homofobia kasu asko daudenaren adibidea. Homosexualen aurkako lehenengo pertsekuzioak VI. Mendearen erdialdean hasi ziren jada, eta XI mendean “sodomita” hitzaren bidez izendatzen zituzten. Hala ere, sodomia ez zen zigortua izan Europar herrialdetan XII. Mendera arte, baina gurutzadak igaro ostean, musulmanak sodomitekin identifikatzen hasi ziren. Horrela, sodomitak heriotzarekin zigortzen zituzten lege berriak ezarri ziren.

Nazien Alemanian homosexualak bere herrialdea zerbitztzeko balio ez zuten degeneratu batzuk konsideratzen situzten. Edonola ere, partitu nazien simuan homosexualak egoten jarraitzen zuten. Horregatik, Gestapoaren zatitze berezia egin zen homosexualen zerrendak kompilatzeko. Kontzentrazio zelaietan zeuden talde ezberdinen artean homosexualek mailarik baxuena osatzen zuten, eta askotan medikuntza ikerketak egiteko erabiliak izan ziren, homosexualitatearen jatorria legiak azarri zituzten, hasieran hauek hazartzen zituztenak eta, beranduago, homosexualitatea sendatzeko ikuspuntua eman zutenak. Antza denez, gartzeletan homosexualentzat leku berezi bat erreserbatzen zuten, gainera.

Gaur egun, homosexualitatea zoritxarrez Arabia Saudi, Iran, Mauritania eta Yemen bezalako herrialdeetan heriotzarekin zigortzen da. India, Afrikako zenbait zonalde eta Nicaragua, Guyana eta Malasia bezalako herrietan, berriz, kartzela zigorra ezartzen zaie. Horretaz aparte, homofobia oso zabaldua dagoen herrialdeetan, estatu mailako pertsekuzioa ez dagoen arren, homosexualen hilketak ugariak dira, adibidez, Brasil, Mexiko eta Estatu Batuetan. Gainera, lanean ere askok diskriminazio laboral jasaten dute.
Homofobia kasu konkretu batzuk aipatuko ditut. Europan, herrialde gehienetan homosexualak babesten dituzten legeak dauden arren, eraso fisikoak edo ahozkoak daude batzuetan, baita homosexualen suizidioak ere, batez ere Britainia Handian. Jamaikan eta Iranen gaur egun homosexualitatea debekatuta dago. Azken herrialde honetan, gainera homosexualak kriminaltzat dituzte, eta exekutatuak izaten dira gehienak. Latinoamerikak, ordea, Argentina Chile eta Cuba bezalako herrialdeetan homosexualitatea despenalizatu dute, eta Ecuadorren homofobia ezabatzeko legeak eratu dira , baita Puerto Rico, Colombia, Venezuela, eta Costa Rica bezalako herrialdeetan ere, Izan ere, horrela giza eskubidak sustatzea lortuko dute, eta bertan homosexualitate ere sartzen da. Latinoamerika osoan hainbat manifestazio egin dira homofobiaren kontra, homosexualitatea penalizatzen duten legeek diskriminazioaren aurkako eskubide internazionala hausten dutela salatuz. Hori dela eta, mundu osoan homofobiaren kontrako eguna ospatzen hasi da, Maiatzaren 17.an hain zuzen ere. Baina oraindik ere, Estatu Batuetan eta Israelen, adibidez, homofobiak oso gogorra izaten jarraitzen du, azken herrialde honetan gainera ordainsariak eskaintzera ere heldu dira homosexual hiltzeagatik.

Ikusi duzuenez, homofobiak historia luze eta beldurgarria dauka atzetik, baina ni bezalako pertsonen gorrotoaren aurkako borroka latzak abian jarraitzen du. Nire ustez, homosexuala izateak bere alde onak eta txarrak ditu, gauza guztiek bezala. Txarrena, batzuen aldetik diskriminazioa sentitu dezakedala da, azaldu dudan bezala, eta gaizki ikus dezaketela neure portaera. Hala ere, onena, homosexuala ez den pertsona batek ezin sentitu dezakeen sentsazioa bizi dezakedala da, nik neuk soilik ezagutzen dudan eta inork kendu ezin didan sentsazioa, hasieran arraroa egin zitzaidan arren. Ez naiz bakarrik sentitzen eta zoriontsua naiz, hori da garrantzitsuena, baina homosexual guztiak ere ni bezala sentitzea nahiko nuke eta, gehiegi ez bada, homofobia desagartzea.






HOMOFOBIA

Gaur egun, nahiz eta gizartea oso aurreratua egon, oraindik arraroa iruditzen zaigu sexu bereko bi pertsona kaletik musukatzen egotea, baina bi heterosexual ikustean ez diegu arretarik ipintzen. Hori normaltzat hartu ahal da homosexualitatea duela nahiko denbora gutxi zabaldu baita, baina edozein kasutan, beti errespetuz jokatu beharra dago.

Hori esatean guztioi pentsamendu bat etortzen zaigu burura: “noski begirunez jokatu beharra dagoela, edonor bezalakoa dira”. Hori da logikak dioena, baina oraindik dago hori pentsatzen ez duten kultura eta pertsona asko eta hori da onartu behar ez dena. Homofobia homosexualenganako izu bat da, eta ondoriozko horren kontrako gorrotxoa.
Batzuetan jarrera hau homosexual erreprimituengan gertatzen da, beste batzuetan, pertsona autoritarioengan, baina gehienetan kultura kontua da, kultura patriarkalena, alegia. Homofobia gauza txar bat dela esan badizute beti, berdin pentsatuko duzu etorkizunean.

Eta kulturarena da desagerrarazteko zailena, belaunaldiz belaunaldi transmititzen delako eta hori indargabetzea zaila delako. Kristautasunean, judutasunean eta islamean ez da homosexualitatea onartzen, eta kultura horien jarraitzaile guztien pentsamoldea aldatzeak ezintasuna ukitzen du.
Historian zehar beti egon dira aukera sexual honen aurakako mugimendu aski, inkisizioak, adibidez heresia bat bezala hartu eta zigor gogorrak ezartzen zizkieten sodomiaren bekatua burutzen zutenei. Naziek ere pentsaera homosexualaren aurka zeuden guztiz, nahiz eta alderdiaren barnean bazeuden batzuk.
Gaur egun egoera asko hobetu da, nahiz eta homofobo solte batzuk iraun, gorroto hau ez dago legez onartuta eta homofobiaren aurkako legeak ezartzen ari dira. Baina oraindik asko dago egiteko, nahiz eta estatu askok lege hauek ezarri dituzten (Chile, Kuba, Argentina …) Oraindik daude homosexualitatea zigortzen duten 70 estatu baino gehiago(Iran, Yemen, Somalia), batzuetan heriotza zigorra ere ezartzen da.
Gaur egun homofobiaren aurkako mugimenduak sortzen ari dira( Maiatzak 17, homofobiaren aurkako eguna adibidez). Hauen helburua giza eskubideak kalte hau sufritzen dutenak gehiago babestea da. Sozietatea garatzen doa eta akatsak gero eta txikiagoak dira, baina bidegabekeri hauekin amaitzea gure eskuetan dago, hori ezin dugu inoiz ahaztu.

No comments:

Post a Comment