BERDINTASUNA
_______________________________________
Berdinak al gara ala desberdinak?
Gelditu zaitez eta galdeiozu zure buruari ea guztiok berdinak garen ala ez. Erantzuna agerikoa da. Ez gara berdinak. Gizakiok komunean dugun gauza bakarra, guztiak desberdinak garela da eta hori da, bizitza esperientzia entretenigarri bat bihurtzen duena. Norbanako bakoitza Unibertsoaren produktu bakarra eta errepika ezina da. Ez dago zu bezalako gizakirik munduan , zure sentsazioak, pentsamenduak, emozioak dituena ezta, noski, kode genetiko bera duena. Naturak horrela egin gaitu, espezie bereko indibiduo ezberdinak.
Begi bistakoa da , beraz, gizakion artean ez dagoela berdintasunik , eta horrela izan behar da, izan ere, guztiok berdinak izango bagina, pertsonak izateari utziko genioke , robotak izango ginateke, automata kontzienteak ala inkontzienteak, agian? Ez dakit. Baina garbi dagoena da, guztioi gustatuko balitzaizkigu janari bera, lan bera edo neska/mutil bera , bizitza ezinezkoa izango litzateke. Ezingo genuke eboluzionatu , gizakiok ezingo genukeelako ezer ikasi ; izan ere, nik dakidana dakien norbaitekin izandako harremanetatik zerbait ikastea lortuko nuke? Ez dut uste. Ahalegin guztiak alferrikakoak izango litzateke, ezberdinak diren gauzetatik ikasten baitugu.
Gizartea berean gogor dirau eta behin eta berriz errepikatzen du falazia bera “Guztiok berdinak gara!” ,hori esatearekin berdinak bihurtuko bagina bezala. Baina zergatik izan behar gara berdinak? Zergatik norbanako guztiak klonikoak izan behar gara? Badirudi, desberdintasunek gizartea beldurtzen dutela ; orduan , gizartea bera da ahalegintzen dena berdintasun ilogiko eta taxugabe bat ezartzen, eta berdintasun horretatik ihes egiten duenari bizkarra ematen diolarik , erdeinatu egiten du. Gizarteak ezberdintasunak ezabatu nahi ditu, baina ez da konturatzen ezberdintasunik gabe ez dagoela askatasuna, ezberdintasunak ezabatzeak indibidualtasuna desagertzea dakarrela, eta ez , ez da konsziente ezberdintasunean bizi dela edertasuna.
Nire buruari hainbatetan galdetzen diot zergatik pentsatzen dugun pertsona bat bestea baino hobea dela. Pertsona hori guk ez ditugun ezaugarri batzuk izango ditu, noski, ezberdinak garelako, baina horrek ez du bihurtzen eta ez du esan nahi gu baino hobea edo txarra denik, baizik eta , soilik, errespetua zor diogun norbait dela. Jaiotzen garen momentutik sentimenduak, emozioak, itxaropenak dituen norbait garelako, ezaugarri propioekin eta honi gogor eutsi beharko diogu munduari eusten gaituen soka bakarra delako, eta horretarako ezinbestekoa da guk garena izaten jarraitzea
Baina gauzak ez dira beltzak hala zuriak, ez dira hain politak , ez dira errazak eta beraz, berdinak garela esatea zentzugabea aurkitzen dudan heinean ; gezurretan ibiltzea baita, gure buru sinple eta konformistak engainatzeko modua; arrazoia eman behar diet berdintasunean itsu-itsuan sinisten duten dohatsuei, izan ere, defendatu dudan ezberdintasuna abiapuntu hartuta, ezberdinak izatea berdin egiten gaituelako.
Ildo horretatik jarraituz, esan beharra dago, guzti-guztiok pertsonak garela eta pertsonak izateagatik duintasun, eskubide eta betebehar berdinekin jaio gara, errespetuz tratatuak izateko erabateko eskubidea dugu eta eskubide eta betebehar horiek modu berean aplikatu behar dira gizartea osatzen dugun indibiduo desberdinei. Baina hori ez du naturak zehazten , gizakiok baizik, gu geuk sustraitu eta ezarri behar dugu beharrezko berdintasun sinboliko hau gure gizartean, legearen aurreko berdintasuna, alegia.
Auzi honi heltzea ez da erraza, erronka handia da guretzat , okerreko bideetara eraman gaitzakeelako. Arazoa ez da ezberdinak izatea, arazoa da ezberdin tratatuak izatea, horregatik , esan dudan bezala, gizartea ezarri behar du legearen aurreko berdintasuna , ez askatasuna ukatzen duen berdintasuna. Baina gaur egun , bi kontzeptu hauek ez daude ondo bereiztuta eta ikasi behar dugu bata eta bestearen mugak non dauden zehazten , hori baita gure bidezko berdintasuna lortzeko benetako erronka.
Izugarrizko borrokak suertatu ondoren, azkenean, gobernuak eta instituzioak gizartearen eskaerak betetzen saiatzen hasi dira eta zorionez, aurrerapausoak eman dira justizia eta lege arloan; arrazakeriaren, sexismoaren, espezismoaren nahiz homofobiaren aurkako legeriak promulgatuz, baina gizartea bera da aurrerakoia izateari uzten diona , hipokrita hutsa bihurtzen da , berdintasuna desiratu baina berdintasuna gutxiesten duena. Tristea da baina diskriminazioaren aurkako milaka lege egon arren, gu geuk gara lege horiek zakarrontzira botatzen ditugunak , baliorik ez duten zerbait direlakoan edo ; eta tristeena da gure eskutan dagoela lege horiek praktikan jartzea.
Orain dela asko, norbaitek esan zidan , “amestea sinestea da” eta arrazoia zuen. Amestu behar dugu aldaketan, aldaketa sinisteko. Hori izan beharko luke gure xederik oinarrizkoena, guk izan behar garelako ikusi nahi dugun aldaketa. Zure pentsamolde itxia eta zaharkitua zakarrontzira bota, lagun, eta orduan, berdintasun erreal eta bidezko bat lortzeko bideari ekingo diogu, itxurakeriarik gabe.
Leyre Martinez 1B
12/04/2011
BERDINTASUNA
_______________________________________
Atal objektiboa (Berdintasunaren ikuspegi objektiboa)
Definizio praktiko bat hartu behar izango bagenu, berdintasuna, gizakien arteko eskubideen arloan diskriminaziorik ez egotea dela esango genuke.Baina horrela definitu egingo genuke, definizio bat ematera behartuta egongo bagina, zeren berdintasuna gai oso sakon eta korapilatsua da, honen ondorioz ezin da definizio zehatz eta unibertsal batez definitu.
Desberdintasuna betidanik egon da gure gizartean eta honek ere herriaren borroka berdintasunaren alde ekarri du betidanik, baina aldi gutxitan arrakastarekin.Frantziako iraultzan izan zen berdintasunaren aldeko borroka eginez, lehen arrakasta nabarmena eta honi esker mundu guztiaren zehar hasi zen aldarrikatzen berdintasuna (Izan ere Frantziako iraultzaren leloa: Askatasuna, berdintasuna eta fraternitatea zen.)
Historiaren zehar gizakien eskubideak ez dira bete, hau da “berdintasuna” (definizio praktikoa) etengabe ez da bete eta horregatik munduak zoritzar anitzak jasan izan ditu, beste herrialdeekiko konkistak , gatibuak eratzea ,genozidioak ... etab.
Berdintasun hitza entzuten dugunean denoi etortzen eta bururatzen zaizkigu gauza berberak, bi generoen berdintasuna, arraza berdintasun, berdintasun ekonomikoa, erlijioarekiko berdintasuna....
Eredu bezala bi generoen desberdintasuna jarriko dut.
Legeei begiratuta , berdinak gara nahiz eta sexu desberdinekoak izan ,baino gero praktikan hau ez da gertatzen .Denok dakigunez gizarte matxista batean bizi gara eta gizona jaio ezkero aukera gehiago izango ditugu bizitraren arlo askotan.Hau ikus daiteke mundu laboralean beriziki , emakumeak normalean eta bataz beste gizonak baino emaitzak askoz hobeagoak jasotzen dituzte eta era berean bataz beste langileagoak dira.Hau egia da eta zientifikoki dago probatuta(gizonak baino azkarragoak direla bataz beste)baina gero mundu laboralean ikus dezakegu hobeto ordainduta daudela gizonak emakumeak baino , hau da, munduaren zehar ikus ditzakegu kasu asko non bi sexu desberdinetako langileek soldata desberdinak jasotzen dituzten , gainera enpresari askok ez dute nahi emakumerik enpresan haurdun gera daitezkelako.
Atal subjetiboa (Nire ikuspegitik berdintasuna)
“Todos los hombres nacen iguales, y esta es la última vez que lo son” Abraham Lincoln
Legearen ikuspegitik ikusita berdinak gara , denok eskubide berdinak ditugu......bla , bla , bla , bla , bla , betikoa , hobeto esanda betiko gezurrak. Berdinak gara? JAJA , barregura etortzen zait berdinak garela entzuten dudanean.
Jaiotzen garen unean lehen bereizketa egiten dute, umea bada pijama urdina eta berriz neska bada arrosa .Gero ere sexuaren arabera jostailu mota batzuk emango dizkigute eta noski sexuaren arabera kirol mota batzuk egingo ditugu, baino beno eskerrak eman behar ditugu hau azken urteotan asko aldatu dela.
Hau ez da soilik geratzen sexuaren bereizketan, ez, berdinak gara noski , biok ugaztunak gara , biok dugu bihotz bat, bi hanka, aho bat ....Baino lehen esan dudan bezala jaiotzetik gure etorkizuna dago idatzita, nik Afrikako mutil baten berdina nahiz eta eskubide berdinak ditugu, baino bere jaioterria bere etorkizuna idatzi du , berak egunero kilometroak egin izan beharko ditu uraren bila. Ni bitartean uraren txorrotari bakarrik emango izan beharko diot, bera agian, zentzu gabeko hau da , potentzien handiko gerra batean sartu egin beharko da eta ni bitartean futbolean edo taberna batean lagunekin hitz egiten egongo nahiz , nik nahi badut.
Euskadiko zein familietan jaiotzen zaren ere zure etorkizuna baldintzatzen du, Euskadiko familia dirudun batek haien seme-alabek atzerrira bidali ahal litzateke ingelesa edo masterrak egitera eta honek ate asko irekiko dizkie etorkizunean, berriz familia dirudun bat ez duen pertsona batek ezin izango ditu gauza hauek egin eta honen ondorioz aukera gutxiago izango ditu bizitzan .
Gehiago luzatu ahal naiteke baino , dena enfokatuko nuke era berdinean ondorio hau azaltzeko.Berdintasuna, utopia da, baino utopia da gaur egun.Zergatik? Sistema anker honetan non txikitatik besteek baino hobeak izan behar garen kosta ala kosta ezinezkoa da. Etorkizunean lortu ahal dugu, generazio berria erakusten eta kontzientziatzen gaiari buruz, baino ez urtean behin kanpaina edo lanen txatxuen bitartez ,ez , berdintasuna da gai bat non gurasoek azaldu behar dioten bere seme-alabei poliki-poliki eta era sakon batean ulertu dezaten zertan datza..Gure mentalitatea eta sistema aldatuz lortu daiteke “Utopia hau”.
“La utopía es el principio de todo progreso y el diseño de un futuro mejor.” Anatole France
Egilea:Bruno Treviño Zárate
BERDINTASUNA
_______________________________________
Gaurko egoerari buruzko zirriborro sinple eta azkar bat.
Gure beharra da gizakiak edo “anaiak” bezala berdintasun sozial gehiago eskatze geure buruei, beharra eta eskubidea daukagu gobernuei nahiz oposizioei esateko ez gaudela pozik, aski dela.
Gaur egun gezurra badirudi ere, txirotasun mahi handiarekin, polizia korruptoekin, militar txoratuekin eta horrelakoekin jarraitzen ditugu mundu osoan zehar. Jarraitzen dugu jasaten nola gobernuek behin eta berriz ari diren armak erosten - armak saltzen eta nazioarteko komertzio itun handiak sinatzen, hauen ondorioetan eta kaltetuetan pentsatu gabe. Bitartean ikusten hari gara nola gure hirietan, adibidez, eskolak, hezkuntza hobeak, lanpostu duinak, ospitaleak etab, faltatzen direla.
Gainera Kapitalismoaren doktrinarekin, indibidualismoa defendatzen duena, sozietatearen arlo gehienak honen menpe geratu dira, nagusienetarikoa, hezkuntza izan da, eta hezkuntza sozietatearen zutabe garrantzitsuenetarikoa da. Politika ere gero eta txarragora doa azken finean herri baten erabakiak gutxi batzuk hartzen dituztelako, indibidualtasunez, “berdintasunaren-demokraziari” ohore eginez.
- Charles Bukowski
« La diferencia entre una democracia y una dictadura consiste en que en la democracia puedes votar antes de obedecer las órdenes ».
- Santiago Lorenzo
"Solo por miedo o por poder individual no se llega a constituir una soberania induvidual. El miedo es impulsado por el estado con la participación de los medios; y por ellos se llegan a la división del pueblo para concretar su reinado, su máximo poder."
Baina zoritxarrez hezkuntza-sistema txar bat baldin badago, kapitalismoaren funtsetan irakasten duena, egoera txarrera egingo du belaunaldi berriak (gehiengoak gutxienez) ez dutelako ezer egingo egoera hau aldatzeko. Ez soilik beren etorkizunean pentsatzen baizik eta hurrengoen etorkizunean pentsatu behar dute ere, lurrarengan, animaliengan, guztiengan pentsatuz.
Horregatik izan ahal da, gizakia gero eta berekoiagoa bihurtzen hari dela, gero eta gehiago edukitzen saiatzen indibidualki; begiratzen nola gure artean hari garela birrintzen, ezer egin gabe hori aldatzeko.
Hala ere gaur egungo sozietate gehienak hurrengo hauteskundeetan, bozkatuko dute gobernuburuak aldatzeko, zerbait aldatuko dutelako itxaropenarekin, eta hauek beren promesak beteko dituztelakoan.
Jendea ez da konturatzen gaur egungo gobernuburuek ekonomiaren txotxongiloak direla, multinazional erraldoienak hain zuzen ere.
Horregatik ezjakintasuna eta konformismoa utzi behar dugu gure errealitatearen aurrean, benetan txarto gaudela, pertsonai utzak izatera pasa garela propaganden eta etorkizun on bateko promesen itzalpean, baina azkenean ezer ez.
Egoera hau aurrera egitekotan, azkenean, gizakia krisi moral ikaragarri batean murgilduta ikusiko du bere burua. Hau ekiditeko idei berriak behar dira, bai sozialak bai politikoak, ekonomikoak etab, baina prozesu hau aurrera eramateko beharrezko oinarri batzuen artean, berdintasuna dago.
Berdintasuna:
Historian zehar, berdintasuna gehien tratatutako gai filosofikoa, morala, etiko, soziala zein politikoa izan da.
Etorkizun emankor eta on baten ardatz gisa beti egon da berdintasuna, (errespetua etab). Filosofo askok esan dute, gizakia soilik bizi izango dela bakean eta zoriontasunean besteenganako berdintasuna badu, baina azken finean hori jakiteko logika hutsa pixka bat baino ez da behar.
Baina ondorio hori atera baino lehen jakin behar dugu zer den berdintasuna orokorrean “Bi gauzen edo pertsonen arteko nolakotasuna, berezitasun berdinak dituztenak, bai naturalki, bai formaz, bai kantitatez”.
Definizio hau ondo dago, baina ez du hitz egiten eskubide-berdintasunari buruz hain zuzen ere.
“Nietzsche” filosofo alemanak honi buruz idatzi zuen: - La igualdad de hecho, eta, - La igualdad de derecho. Lehenak gizakiaren berdintasunari buruz hitz egiten du, formaz alegia, adibidez pertsona guztiok berdin jaiotzen gara, bihotzarekin. Bigarrena gizakien eskubide-berdintasunari buruz hitz egiten du, eskubideen aldetik gizakien berdintasunari buruz, zure pentsamenduak adierazteko askatasuna, adibidez.
Orduan hau esanda, berdintasuna gizakiaren muga izan da urte askoren zehar. Berdintasunezko polítika, sozietate etab nahi baditugu, denok atera behar gara puntu beretik berdinak bezala eta horrekin bat dator helburu hori lortzeko behar den elkartasuna eta gure arteko errespetua. Orduan zergatik izaten da hain zaila helburu hau lortzea?, badaude zailtasun asko berdintasunerako bidean, dena aitzakia delako ezberdintasunak sortzeko adibidez: dirua, paper garrantzitsua jokatzen du.
XX. mendean, adibide bezala, politika sozial arloan, berdintasuna nahi zuten ideologiak sortu ziren berdintasuna bermatzen zutenen pertsonen artean. Kapitalismoak sortutako mendekotasun ekonomikoa, batez ere, bigarren industria iraultzan eta doktrina honen hazkundea finkatu zuena, desberdintasun sozial latzak ekarri zituen, pobreen eta aberatsen desberdintasuna etab. Orduan talde iraultzaile hauek ikusi zuten berdintasunaren bidean, egoera ekonomikoa oso garrantzitsua zela sortu zuen mendekotasuna zela eta. Proposatu zen berdintasun ekonomikoa, hori urrats oso garrantzitsua izango zelako berdintasun egoera hobe bat lortzeko.
Agerikoa zen oraindik desberdintasunak iraungo zituztela, helburu hori lortzea ez delako batere erraza, baina era zen bistakoa egoera berri horrek, kapitalismoak sortutakoarena baino bidezkoagoa izango zela. (Anarkismoa, Komunismoa...) azkenean ez zen sortu egoera hori.
Baina berdintasun ekonomikoaz aparte badaude berdintasuneko arlo gehiago. Adibidez: (arrazen arteko, erlijio eta sinesmenen arteko berdintasuna eta tolerantzia…).
Hala ere berdintasunaren aldeko borrokarik ezagunenetakoa “emakumeen berdintasunaren aldeko borroka” izan da. Azken hamarkada hauetan indar asko hartu du mugimendu honek, historia osoan zehar egon den emakumearen aurkako diskriminazioa salatzen duena eta oraindik gaur egun dagoena. Emakumeak adibidez mendeetan zehar mantendu dituzte ( politikatik, filosofiatik eta historiatik) aldenduak edo ahaztuak.
EGILEA: JORGE CAMINOS
1.B