Tuesday, June 22, 2010

Detection of points of inequality and violations of human rights in the community. Search for information on NGOs










Groups of students conducted a series of small research on this issue by getting in touch with some NGOs. We can see some examples of this work that was developed in Ethics:



GIZARTERAKO
Egileak: Einar Galilea, Asier Landa, Itsaso Pascual eta Alazne Sainz
Gure ustez, independenteki eta bakoitzak bere interesak ziurtatzen duen gizarte batean, elkartasuna gero eta kaltetuagoan ikusten ari da. Hiritarren eskubideak egunero ari dira bortxatzen eta itsu dagoen gizarte hauek eta batez ere gazteriaren parte batek ez dute etorkizunarekiko kompromezua aurkezten. Badaude gobernuz kanpoko erakundeak. GKE hauen haien laguntza ematen dute inolako interes ekonomiko barik. Guk hautatutako GKE-k Gizarterako du izena eta prostituten eskubideak defendatzen dituzte. Prostitutek gizarteko sektore ahaztu eta eskubide gabekoak direla uste dugu. Ohikoena da herrialde pobreetara bidaltzen dituzten GKE-ak ezagutzea, oso la ona egiten dute, bizitzeko eta bizitza duin baterako denok dugulako eskubidea baina gure kasuan oso ezaguna ez den GKE bat aukeratzea aproposagoa iruditu zitzigun. Haiekin harremanetan jarri ginen eta euren lana eta funtzionamenduari buruz galdetu genien.-
-Chelo Ordejón: Gizarterako elkartearen zuzendaria:
Nortzuk zarete?
Gasteizen dagoen elkarte bat, prostituzio munduan lan egiten dugu, laguntzak ematen eta emagalduek gizartean berriro sartzeko inolako oztoporik gabe.
Nola sortzen da?
1985an pertsona talde bat sortzen da helburu jakin batekin: Gasteizko emagalduen egoera larria. Pixkanaka pixkanaka hasten dira hausnartzen eta ikasketak egiten gai honi buruz. Caritas elkartea laguntza ekonomikoa eman zuen eta horrela sortu ginen.
Zelako helburu jarraitzen ditu?
Helbururik garrantzitsuena emagalduen egoera hobetzea eta gizartean pertsonak bezala hartzea, bere eskubideekin eta guzti. Guztiok bezala, pertsonak dira, eta horrela ikustea nahi dugu. Gainera beraiekin hitz egiten dugu eta edozein gairi buruz informazioa ematen diegu, adibidez laguntza psikologikoa, osasunari buruz edo laguntza kulturala ere.
Horrez gain edozein tratu txar jasotzen badute, laguntzen diegu salatzen inolako oztoporik gabe
Emagalduek, non egiten dute lan Gasteizen?
Denetarik dago .. baina askok eta askok kalean egiten dute lan, nahiz eta arriskutsuena izan. Baita ere aurki ditzakegu jendea putetxetan edo etxebizitza askotan, bertan gela bakoitzean emakume bat egoten da, eta horrelako etxebizitzak edonon aurki ditzakegu.
Normalean kondoia jartzen dute?
Guri esaten digutenez, beraiek saiatzen dira, baina normalean bezeroek ez dute nahi, normalean ez dute jartzen diru pixka bat lortzeko.
Nola eta noiz eskatzen dute laguntza?
Gehienetan arazoetan daudenean etortzen dira gure bulegora. Eta nola? Ba ... batak besteari esaten dio, honek beste bati eta horrela pixkanaka pixkanaka emakume gero eta gehiago etortzen dira guregana.
Zerbait esan nahi duzu?
Bai, eskatu nahi nizueke emagalduei beste pertsona normal bat bezala tratatzea, horrelaxe delako, gehienetan pentsatzen da gu baino gutxiago direla eta ez, horrela ez da.Gainera eskertu nahi diet gure bazkideei, guzti hau ezinezkoa litzateke haien gabe, dirua eta laguntza asko ematen digulako. Horrez gain, laguntza eman nahi badiguzue, gurekin kontaktatu dezakezue. Aukera ezberdinak daude, adibidez 945 269 012 telefonoari deituz, gure bulegora etorriz (c/Cuchilleria, 94 Lonja, Vitoria-Gasteiz) edo niri email batbidaliz(cheloordejon@yahoo.es)
Eskerrik asko.
Beraz argi dago gure eskubideak lotzeko eta defendatzeko lan handia egin beharra dagoela baino bakoitzak bere aldetik jarrita lortu dezakegula uste dugu. Galdeketa hau egitea guri ere zer pentsatu eragin digu. Argi daukagu lan asko dagoela egiteko baina lehen esan dugun bezala, badago honen alde lan egiten dien jendea eta hauek merezi dute gure errespetua eta mirespena.

Gainera eskertu nahi diogu Chelo Ordejon-i bere portaera ezin hobea eta gurekin izan duen tratua.


APDEMA

Egileak: Natalia, Maitane, Olatz eta María


APDEMA adimen-ezintasuna duten pertsonen aldeko Arabako elkartea da.
APDEMA 1962an sortu zen eta gaur egun 1553 pertsonek osatzen dute. Guztiek egiten dute lan ezintasunak dituzten pertsonen defentsan eta beharrezko laguntzak eskaintzen dituzte ezinduei zeín hauen familiakoei, beraien bizi-kalitatea hobetzeko.
Horretarako, pertsona horien aukerak handitzeko, beharrezkoa den laguntza ematen dute, gizarte-inguru ezberdinetan, modu osatuagoan bizi, lan egin eta gizartean parte har dezaten.
Blanca Guzmanekin hitz egin dugu, bertako monitorea da eta hainbat galdera proposatu dizkiogu:
Zertan datza zure lana?
A VI programako monitorea naiz (bizitza independenterako laguntza). Programa hau pentsatuta dago ezintasun intelektuala duten pertsonentzat, baina autonomia apur batekin, hau da haiek bakarrik bizi dira.
Zertaz arduratzen da APDEMA?
Diskapazitate intelektuala duten pertsonei laguntza eskaintzen dion elkartea da.
Zein ekintza antolatzen dira?
Pertsonak laguntzen ditugu, independizatzeko eta bizitza normala eramaten saiatzeko, bai etxeko lanetan, lan bilaketan, erabaki pertsonalak hartzeko orduan eta bizitzaren veste hainbat aspektutan. Baina haiek dira bere bizitzaren jabe, eta guk bakarrik hori lortzeko laguntza ematen dugu.
Lan ordu asko dira?
Egunero 8 ordu egiten ditut lan, eta pertsonen beharren arabera hainbat alditan egiten diegu bisita astero. Gainera, gurekin komunikatzeko bafio zaien telefonoa daukate.
Ekintzak banakakoak ala taldekoak dira?
Bakoitza bere etxean bizi da eta bere ekintzak pertsonalak dira.
Eva Zoilorekin elkarrizketa izan dugu ere bai. Eva boluntarioa zen, eta orain bertan lan egiten duo
Zenbat urte daramatzazu APDEMAN?
8 urte eta erdi.
Nolakoa da lan egitea, zer jasotzen duzu beraiekin lan egitean?
Oso esperientzia ona da, uste duzu beraiei asko ematen ari zarela baina beraiengan gehiago jasotzen duzula konturatzen zara.
Gomendatuko zenuke bertara joatea lan egitera edo boluntario bezala?
Bai noski! Mundu guztia noizbait probatu beharko luke.
Sartzen den jendearentzako nolakoa da APDEMAn egotea?
APDEMAk 2 adar ditu. Batetik, aisia/dirako dena, neska-mutilak k/ubean egoten dira, pertsonak ezagutzen dituzte eta aktibitate ezberdinetara apuntatzen dira. Beste odarra beraien eguneroko bizitzarako da. Uda/ekuetara apuntatzen dira, monitore bo/untarioekin, eta hórre/a, beste pertsona batzuekin komunikatzen dira, eta gizartean sartzen dira.
Uste al duzu diskriminazio positibo nahikoa jasotzen dutela?
Ez, nire ustez inoiz ez da nahikoa.
Zer esan nahi du APDEMAk? Eta zuretzat?
Asociacion de ProDeficientes de Enfermedades Mentales de Álava. Niretzat? Nire bizitzako etaparik hoberenetakoa izan zen haiek laguntzeko bo/untarioa egin nintzenean.
Orain, giza eskubideen gaiarekin lotuz lortutako informazioa, hauei buruz hitz egingo dugu. APDEMAk laguntzen du, alde batetik, ezintasunak dituzten pertsonak berdintasunarekin tratatzera, izan ere, 2. Artikiluak dioenez, gizaki orori dagozkio eskubide guztiak, eta berdin du bere erlijioa, arraza, pentsaera politikoa, jaiotza mota, hizkuntza edo beste inolako gorabeherarik. Hortaz aparte, 25. Artikuluari dagokionez, pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, eta APDEMAko kideek laguntzen dute ezinduen bizitzak hobetzeko, laguntza mota guztiak emanez. Beraz, APDEMAren betebeharren artean, ezintasunaren bat duten pertsonen eskubide batzuen bermatzea dago ere bai.



Once
Egileak: Luken Vigo eta Endika Boo

ONCE Erakunde sozial eta demokratikoa da. Guztientzako zabalik, itsutasunarekin loturarik ez duten pertsona minusbaliatuekiko solidarioa, berdintasunaren aldekoa eta parte-hartzea sustatzen duen instituzio demokratikoa. Lan hori, Ekonomia eta Ogasun ministerioaren, Lana eta Gizarte Gaietako ministerioaren, eta Barne ministerioaren bitartez, Administrazioarekin batera egiten duo
-Zergatik sortu zenuten ONCE?
ONCE sortzeko arrazoi nagusia, ikusteko urritasuna duten pertsonei lan duina ematea izan zen. Beranduago, eta lehen helburu hori erabat lortuta, gaur egungo filosofia nagusia, lanerako okupazio horí mantentzeko, erakundearen ea 70.000 afiliaturi zerbitzu espezializatuak ematea da.
-Zein da ONCEren helburua?
Edozein minusbalia eta gehien bat ikusmen-urritasuna duten Espainia osoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.
-Nola lortzen duzue itsuen bizi kalitatea hobetzea?
Bizi normal bat eramaten. Lana ematen diegu ONCEko Kupoien eta beste hainbat zorizko jokoen salmentan. Hala ere, ondo prestatutako profesional itsu asko daude bestelako lanak egiteko: abokatuak, ekonomilariak, psikologoak, informazio¬ sistemetako teknikariak eta abar. Hauek, euren balioa erakusteko aukera bilatzen dute.ONCEk Lanbide Heziketan hartzen du parte, Telefonia eta Telemarketing, Estenotipia informatizatua eta Sare informatikoen kudeaketa bezalako modulu espezifikoak ematen. Bestalde, informatikako ekipoak aztertu, prestatu, eta birziklatu eta egokitzeko bekak eta laguntzak ematen ditu.
-Itsuaren bizitza oso zaila izan behar da,nola laguntzen diezue bizitza errazagoa izaten?
Orientasuna eta mugikortasuna hobetzeko ONCEren errehabilitazio teknikariek makila zuria eta gida txakurra erabiltzen eta orientatu eta mugitzeko hainbat estrategia irakasten dituzte, hirian barrena ibiltzea, garraio publikoa erabiltzea eta egunerokotasunean hamaika jarduera burutzea, hauek arazo gaindiezin bihur ez daitezen edo hirugarren laguntza behar ez izateko.
-Zergatik hainbat itsu gida txakurra aukeratzen dute?
Batzuek gida-txakur baten laguntza aukeratzen dute autonomoak izateko. ONCEk txakurrak trebatzen ditu. Era berean, txakurraren errendimendu hobea Iortzeko, itsuari hainbat teknika irakasten dizkio. Gaur egun gizarteak orokorrean gida-txakurra onartu eta miretsi egiten du, eta lokaletan eta garraio publikoan ibiltzeko legearen babesa dute.

No comments:

Post a Comment